Bilboko II. Berbagune arrakastatsua

No Comments

Pasa den ostegunean Bilboko II. Berbagunea antolatu zuten Berbalagunek Bilboko Alondegian. Euskararen erabilera sustatzea eta euskara ikasten ari direnen artean elkarren artean euskaraz mintzatzera animatzea izan ziren ekitaldi honen helburu nagusiak.

Iaz ospatutako lehenengo Berbaguneak izan zuen arrakasta ikusita, aurten 400 eserleku gehiagorentzako lekua egin zuten antolatzaileek, totalean 1600 lagun bilduz. 400 pertsonako 4 txanda antolatu zituzten, bai goizez eta arratsaldez, eta euskara nagusi izan zen egun osoan zehar.

Txanda bakoitza 20 minutuko hiru saiotan banatu zituzten, eta lehenagoz zehaztutako gai bati buruzko iritziak trukatu zituzten. Saio aldaketekin batera, gaien eta mahaien aldaketa ere egiten zen, berbalagun berriak topatuz.

 

“Euskadi, Galicia y Cataluña por el impulso de las lenguas cooficiales”

No Comments

Iturria

(2013/10/15)

Euskadiko Gobernuak, Galiziako Xuntak eta Kataluniako Generalitateak bilkura bat izan dute Santiago de Compostelan (Galizia) izaera lingustikoko Protokoloaren ondorioz, hiru gobernuen artean sinatu zena 2007an.

Bertan, gobernuen ordezkariak (Patxi Baztarrika, Xesús Vázquez eta Ester Franquesa), beste gai btazuen artean, Hizkuntza Gutxituen Europar Gutuna betearazteaz eta NPLDaren (Network to Promote Linguistic Diversity) berrikusketaz arduratu dira. Horrela, hizkuntza bakoitzaren promozioak eta proiektuak bultzatuz.

Tresna-barrara saltatu