Bilboko II. Berbagune arrakastatsua

No Comments

Pasa den ostegunean Bilboko II. Berbagunea antolatu zuten Berbalagunek Bilboko Alondegian. Euskararen erabilera sustatzea eta euskara ikasten ari direnen artean elkarren artean euskaraz mintzatzera animatzea izan ziren ekitaldi honen helburu nagusiak.

Iaz ospatutako lehenengo Berbaguneak izan zuen arrakasta ikusita, aurten 400 eserleku gehiagorentzako lekua egin zuten antolatzaileek, totalean 1600 lagun bilduz. 400 pertsonako 4 txanda antolatu zituzten, bai goizez eta arratsaldez, eta euskara nagusi izan zen egun osoan zehar.

Txanda bakoitza 20 minutuko hiru saiotan banatu zituzten, eta lehenagoz zehaztutako gai bati buruzko iritziak trukatu zituzten. Saio aldaketekin batera, gaien eta mahaien aldaketa ere egiten zen, berbalagun berriak topatuz.

 

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu