Nafarroako Gobernutik euro bakar bat ez dutela jaso salatu dute IKAk eta AEK-k

No Comments

IKA eta AEK-ko ordezkariek Nafarroako Gobernuak euskaltegiekiko eta hauek irakasten duten euskararekiko duten jarrera salatu dute gaur ospatu den biltzar batean.  2013. urteko aurrekontuetako 245.000 euro bi erakundei dagezkien arren, 2012ko urritik ez dutela euro bakar ere jaso salatu du AEK-ko bozeramaile den Helios de Santok.

UPNren ez ordaitzea  eta Nafarroako AEK eta IKA itotzearen saikera gorabehera, herritarrak euskalduntzen jarraitzeko intentzio tinkoa dutela adierazi du de Santok. Nafarroako Gobernuak inposatu duen “Hizkuntza politika negargarri eta suntsitzaileari aurre egiteko” abenduaren 11rako protesta  bat antolatu dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean.

“Informerrak” EHUra heldu dira

No Comments

“Zure unibertsitateko, enpresako edo hiriko norbaiti zeozer esan nahi al diozu? Orain Informerraren bitartez egin dezakezu” Honela dio duela ia urte bat Universitat Autònoma de Barcelonan sortu zen Informer fenomenoaren leloak.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan bakarrik Facebook web orrialdean 12.000 jarraitzaile baino gehiago dituen mugimendu honek duela 8 hilabete (gutxi gorabehera) Euskal Herriko Unibertsitatera heldu zen arren, orain hasi da indarra hartzen Leioako kanpuseko ikasle batzuek sortu duten Twitterreko perfilari esker.

Egunero freskatu egiten den perfil honetan, zure zaletasun berak dituen pertsonari, autobusean ikusi duzun neska xarmangarriari edo klasean topatzen duzun eta oraindik ezer esatera ausartzen ez zaren mutil perfektuari mezuak bidali ahal dizkiezu era pribatu batean.

Arabako kanpuseko ikasleok gara fenomeno hau Euskal Herrian jarraitzen ez dugun bakarrak; izan ere, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, Sarrikok, Leioako kanpusak, Donostiako kanpusak eta baita Deustuk ere badute informer bat.

 

Hona hemen Euskal Herriko informerrak dituzten Twitter kontuak:

https://twitter.com/InformerEHU

https://twitter.com/InformerDeusto

https://twitter.com/InformerETSIB

https://twitter.com/informersarriko

https://twitter.com/InformerDonost1

 

Euskarazko hitzak azeleratuz

No Comments

Bost urte betetzen ditu gaur Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko eta Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleak sortutako Gaurko Hitza blogak. Egunero euskarazko hitz bat aukeratzen du Goñik bere blogean ezartzeko  eta dagoeneko 1.825 hitz inguru jarri ditu bost urte hauetan.

Gaurko Hitza blogaren bosgarren urteurrena ospatzeko, gorputzeko edozein ataletan hitz bat idatzi eta Twitter bidez partekatzea proposatu du  Goñik. Irakurle askok bat egin dute proposamenarekin, eta ehun hitzetik gora jaso ditu gorputzean idatziak. Oso argazki originalak jaso ditu, gainera.

Goñik berak aukeratutako edo jendeak proposatutako hitz baten azalpenak eta erabilerak ematen ditu egunero. Horrez gain, hitz hori beste hizkuntzetan nola esaten den eta hitzaren sinonimoak ere ematen ditu, irudiekin lagunduta. «Duela hilabete batzuk, audioa ere sartzen hasi nintzen», azaldu du Goñik.

Asteburuetan gauza bereziak egiten ditu blogean. Hainbat larunbatetan euskal abestietatik ateratako hitzak jarri ditu blogean. Abestia bera ere jartzen zuen hainbat hutsunerekin, jolas moduan hutsune horiek betetzeko.

Blogaren bidez, euskarazko hitzak sare sozialetan mugitzea lortzen du. Goñiren esanetan, komunitate bat sortzen da, eta hitzaren inguruan elkarrizketa bat izaten da. Zenbait jarraitzailek egunero zabaltzen dituzte hitzak leku batean eta bestean, eta pixkanaka hitz hori sare sozialetan zabalduz joaten da.

Unai Iturriaga nagusitu da Elizondoko finalaurrekoan

No Comments

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da Elizondon azaroaren 23an. Bertako bertsolari guztien artetik Unai Iturriaga izan da irabazle geratu dena. Hala ere, sailkapen honetan gailendu bada ere, orokorrean Amets Arzallusen eta Beñat Gaztelumendiren atzetik jarri da.

Abenduaren 15ean, aipatutako hiru bertsolari hauek nahiz beste hamabostek finala jokatuko dute Barakaldoko BECen.

Horrez gain, gaur, igandeak 14, azkenaurreneko finalaurrekoa jokatu da arratsaldeko 17:30ean. Topaketa  Donostiako Gaska kiroldegian izan da eta partaideak Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin izan dira.

Berria

Mo Yan idazle txinatar Nobel saridunaren ‘Hori da umorea, maisu!’ ipuin bilduma itzuli dute Maialen Marinek eta Aiora Jakak

No Comments

Hori da umorea. maisu! liburua osatzen duten ipuinek Txinako errealitateari eta gizarteari buruzko arazoez hitz egiten dute. Maialen Marinek, liburu honen itzultzailetako bat, uste du irakurlea gehien harrituko duena idazlearen estiloa izango dela. Berak esan bezala, liburua magiaz, ironiaz eta umorez beteta dago.

Itzulpena txineratik abiatuta egin dute baina frantses eta ingelesezko bertsioak  kontuan izan dituzte. Izan ere, itzultzaile batek txineraz daki baina bestea ez. Horregatik, liburuko lau ipuin, txineratik euskaratu dituzte  eta  beste lau ipuinak,  frantseseko bertsiotik abiatuta euskaratu dituzte.

Itzultzaileen ustez,  zailtasun eta zalantza gehien ekarri dieten zatiak,  onomatopeiak, esamoldeak eta  aditzen denborak izan dira. Azkenengo hau izugarri zaila izan da txineraz ez daudelako aditz denborarik.

Seaskaren Lagunak elkartea sortu da

No Comments

Ipar Euskal Herriko ikastolei “Falloux legea” dela eta finantziazio publikoa kendu izanak sekulako asaldadura sortu du Ipar Euskal Herrian. Hori dela eta, Seaskaren Lagunak elkartea sortu izan da, atzo lehen bilkura izan zutelarik Seaskak Kanbon duen egoitzan.

Elkarte berri honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Seaskako diru-laguntza berriak aurkitzea eta bestetik, ihasle ohien eta euren gurasoen arteko erlazioak estutzea.

Patxi Bergarak Kazeta.info web orrialdean aurkeztu zuen iritzi artikulu batean oinarritu ziren elkarte berri honen fundatzaileek elkartea sortzeko. Bertan, gure ardura den euskara defendatu behar dugula eta euskara maite dugun guztiok bideari ekin behar diogula esaten zuen. Patxi Bergararen artikulua irakurrita, Xipri Arbelbide kazetari helenetarrak “Seaskaren Lagunak” sortzeko beharra ikusi zuen.

Seaskako lehendakari Paxkal Indok jada martxan dagoen egitasmoa bultzatzeko dei egin die herritarrei.

Euskaraz eginiko antzerkia sustatzeko zirkuitua

No Comments

Antzerkizale zirkuitua berriro jarriko da martxan Ehaze Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen eskutik. Lehengo urtean hasi zen egitasmo hau, antzerkia gure herrietara ekartzeko asmoz eta, batik bat, euskal antzerkia sustatzearen helburuarekin eta urte honetan berriro errepikatzeko asmoa dauka elkarteak.
Usurbil, Añorga eta Lasarte-Oria  dira zirkuituan sarturako herriak. Lehengo ostiralean,Usurbilen, Patxi Santamariaren Aktibo toxikoa krisi ekonomikoari buruzko bakarrizketa komikoarekin, eman zitzaion hasiera egitasmoari. Amaiera, ordea, abenduaren 13an da, Markinako Abarka antzerki taldearen Biba zorrien izurritea lanarekin. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean eskainiko dute obra, 22:00etan.

Emanaldien prezioa 5 eurokoa da, eta 3 euro, berriz, Ehazeko bazkideentzat.

Marie Darrieussecq idazle baionatarrak Medicis saria irabazi du

No Comments

Marie Darrieussecq idazle baionatarrak panorama literario frantziarrean garrantzitsuenetarikoa den Medicis saria irabazi du gaur arraza beltzako gizon baten eta arraza zuriko emakume baten amodioa narratzen duen ‘Il faut beaucoup aimer les hommes’ eleberriari esker.

Imanol-otegi

Darrieussecqek 1996an bere lehenengo arrakasta lortu zuen antzerkira eraman zen “Truismes” eleberriarekin. Bertan, gazte batek txerri batean transformatzean jasaten duen metamorfosiari buruz jardun du, 1915 .urtean argitaratu zen Kafkaren Metamorfosian bezala. Gaztelaniara eta euskarara itzulia izan zen ‘Marranadas’ eta ‘Ahardikeriak’ izenburuekin, hurrenez hurren.

Pasioa eta maite den pertsonaren itxaronaldia gai nagusitzat dituen obra honek, 2011an idatzi zuen “Cleves’ eleberria protagonizatu zuen Solange izeneko emakume euskalduna du protagonistatzat orain ere.

Mariek 18 hilabete behar izan zituela nobela idazteko eta  ‘Il faut beaucoup aimer les hommes’ berak idatzitako eleberrietatik gustukoen dituenetarikoa dela baieztatu du.

 

Màrquezek historia egiten du Chesten

No Comments

Marc Màrquez Munduko Txapeldun bihurtu zen pasa den igandean Ricardo Tormoko zirkuituan ospatu zen urteko azkenengo MotoGP lasterketan. 20 urte eta 266 egun zituela, Màrquezek 1983. urtetik  Freddie “Fast” Spencer pilotu amerikarrak zuen marka menperatu zuen, era honetan, Munduko Txapelketa irabazten duen gidari gazteena bilakatuz.

CARRERA DE MOTOGP

Lorenzok lideratu zuen lasterketa batean, Màrquezek podioko hirugarren postua lortu zuen, nahikoa zitzaiona MotoGP  Munduko Txapeldun bilakatzeko. Podioko bigarren posizioa Dani Pedrosarentzat izan zen, Lorenzorekin ukitu bat izan ostean.

MotoGPko Munduko Txapeldunik gazteena izateaz gain, Marc-ek 125cc  kategoriako eta Moto2 kategoriako txapelketako txapeldunik gazteena da 2010 eta 29012.urtean lortu zituen lehiaketei esker.

 

 

Frantziak gutxiengorik ez duela onartzen salatu du Seaskak Unescon

No Comments

Paxkal Indok,  Seaskako lehendakari eta Eskolim taldeko kideak, Frantziak euskararen eta beste hizkuntza gutxituen aurrean duen jarrera salatu du Unescoren bilkura batean. Estatu frantziarrak lurralde hizkuntzen irakaskuntza oztopatzen duela eta hizkuntza gutxituak defendatzen dituzten hainbat karta sinatu dituela baina ez dituela aplikatzen salatu du Indok.

Aipatu beharra dago Frantziako konstituzioko bigarren artikuluak honela diola «la langue de la République est le français», hots, errepublikako hizkuntza bakarra frantsesa da. Honen ondorioz, hizkuntza minoritarioak (hala nola euskara edo okzitaniera) desagertzeko arrisku larrian daude.

 

Older Entries

Tresna-barrara saltatu