Jadanik 200.000 pertsonak erabiltzen dute euskara interneten

No Comments

Euskal Jaularitzak euskararen erabilera interneten zehar zabaldu nahi du,eta horretarako hainbat proiektu jarri ditu martxan.

Datuek diotenez hamar urtetan interneten euskara erabiltzen duten pertsona kopuruak izugarri gora egin du,ingeleses nabigatzen diren pertsona kopurua berdinduz. Azterketen emaitzek adierazi dute gainera jadanik 4.700 pertsonek euskara erabiltzen dutela twitterren, 1.600 sarrera daudela Wikipediaren euskarazko bertsioan eta 47.230 euskaldun daudela erregistraturik zerbitzu honetan.

Hezkuntza departamenduak adierazi duenez helburua interneten euskarazko edukia sortzea eta esukararen erabilera garatzea da.

Hizkuntza politikarako teknikariak mugikorretako aplikazioetan eta bideojokoetan euskararen erabilera zabaltzeaz arduratuko dira.

Konputagailuak emakumeen gauza zirenekoa

No Comments

Kathy Kleimanen ikerketari esker, frogatu da emakumeek konputagailuen historian uste baino zeresan handiagoa izan zutela. Kleiman unibertsitatean konputazio zientziak ikasten zegoela, hain emkume gutxi ikusita, ordenagailuen historian zehar emakumeen bilakaera aztertzen hasi zen.

1946ko argazki bat aurkitu zuen, lehenengo ordenagailu elektronikoa agertu zenekoa, eta argazki horretan gizonak eta emakumeak agertzen ziren baina izendatuta zeuden bakarrak gizonezkoak ziren. Konputazioaren historiako aditu batek emakume horiek produktuari publizitatea emateko modeloak zirela, azaldu zion Kleiman-i. Baina Kleiman erantzunarekin desados zegoela, ikertzen jarraitu zuen.

Azkenean, Kleiman frogatu zuen Bigarren Mundu Gerran, gizonek bonbardaketa hegazkinak gidatzen zituzten bitartean emakumeak proiektileen ibilbidea kalkulatzen zutela ordenagailuen laguntzaz.

 

«Euskarari ofizialtasuna eman ezean, hizkuntza politika seriorik ez da»

No Comments

Ezaguna da Ipar Euskal Herrian dagoen arazoa ikasketen inguruan. Oraingo honetan Paue eta Aturrialdeko Unibertsitateko (PAU) irakasleak, Ur Apalategik, hartzen du lekukoa beraien egoeraren berri ematerakoan. Gaia, aldiz, Frantziako Gobernuak egingo duen erreforma berria da.

Arauketa berri honek unibertsitateen autonomia bultzaraztea du helburu, baina aldaketa hauek onura baino, buruko min gehiago sortuko ditu Euskal Ikasketeei. Euskarak Frantziak daukan ofizialtasun ezak nahiz, zentzu orokor batean mintzatuz, ikasketak hauek duten postu txikia beste ikestekin alderatuta dira arazooen sustraiak besteak beste.

Honek guztiak eragina dauka Euskararen mailan unibertsitatearen arloan, baita bestelakoetan ere, eta ondrioz, etorkizuna kolokan gera daiteke gaur egun egiten diren erabakien arabera.

 

Berria

2013/11/03

Game of Bones

No Comments

George RR Martin-en A Song of Ice and Fire bilduman oinarritutako Game of Thrones telesail arrakastatsuan oinarritutako X bertsioa edo bertsio pornoa zuzendu du Lee Roy Meyer-k.

Pertsonaia nagusien artean Cersei, Jaime eta Tyrion Lannister, Robb eta Eddard Stark, Margaery Tyrell, Daenerys Targaryen, Jorah Mormont, Varys eta Joffrey Baratheon agertzen dira besteak beste. Bitxikeria bezala aipatu behar da bertsio honetan Joffrey-ren papera egiten duena ez dela mutila, adin nagusiko neska gazte bat baizik.

Game of Bones egin baino lehen, Lee Roy Meyer-k Buffy the Vampire Slayer eta The Big Lebowskiren X bertsioak ere zuzendu zituen.

Hona hemen Game of Bonesen trailerra:

http://www.youtube.com/watch?v=UfNm9ND_u7w

Tresna-barrara saltatu