Frantziak gutxiengorik ez duela onartzen salatu du Seaskak Unescon

No Comments

Paxkal Indok,  Seaskako lehendakari eta Eskolim taldeko kideak, Frantziak euskararen eta beste hizkuntza gutxituen aurrean duen jarrera salatu du Unescoren bilkura batean. Estatu frantziarrak lurralde hizkuntzen irakaskuntza oztopatzen duela eta hizkuntza gutxituak defendatzen dituzten hainbat karta sinatu dituela baina ez dituela aplikatzen salatu du Indok.

Aipatu beharra dago Frantziako konstituzioko bigarren artikuluak honela diola «la langue de la République est le français», hots, errepublikako hizkuntza bakarra frantsesa da. Honen ondorioz, hizkuntza minoritarioak (hala nola euskara edo okzitaniera) desagertzeko arrisku larrian daude.

 

“Educación exigirá el valenciano a todo el profesorado público”

No Comments

Hamarkada bat baino iraun duen borroka eta gero, Valentziako komunitateak beharrezkotzat jarri du irakasleen valentzieraren ezagutza  eskola publikoetan.  Hemendik aurrera, Sindicat de Treballadores de l’Ensenyament y Escola Valencianak ezagutarazi duen bezala, arautegi berriak derrigorrezko egiten du komunitateko bi hizkuntzen jakitea; hau da, gaztelerarena eta valentzierarena.

Horrez gain, lehengo otsailean sindikatuek erabiki dutenez, lau urteko tartea emango zaie valentziera ez dakiten, eta ondorioz arautegi berria betetzen ez duten, irakasleei hau ikasteko.

El País

 

Tresna-barrara saltatu