Marie Darrieussecq idazle baionatarrak Medicis saria irabazi du

No Comments

Marie Darrieussecq idazle baionatarrak panorama literario frantziarrean garrantzitsuenetarikoa den Medicis saria irabazi du gaur arraza beltzako gizon baten eta arraza zuriko emakume baten amodioa narratzen duen ‘Il faut beaucoup aimer les hommes’ eleberriari esker.

Imanol-otegi

Darrieussecqek 1996an bere lehenengo arrakasta lortu zuen antzerkira eraman zen “Truismes” eleberriarekin. Bertan, gazte batek txerri batean transformatzean jasaten duen metamorfosiari buruz jardun du, 1915 .urtean argitaratu zen Kafkaren Metamorfosian bezala. Gaztelaniara eta euskarara itzulia izan zen ‘Marranadas’ eta ‘Ahardikeriak’ izenburuekin, hurrenez hurren.

Pasioa eta maite den pertsonaren itxaronaldia gai nagusitzat dituen obra honek, 2011an idatzi zuen “Cleves’ eleberria protagonizatu zuen Solange izeneko emakume euskalduna du protagonistatzat orain ere.

Mariek 18 hilabete behar izan zituela nobela idazteko eta¬† ‘Il faut beaucoup aimer les hommes’ berak idatzitako eleberrietatik gustukoen dituenetarikoa dela baieztatu du.

 

Tresna-barrara saltatu