Mo Yan idazle txinatar Nobel saridunaren ‘Hori da umorea, maisu!’ ipuin bilduma itzuli dute Maialen Marinek eta Aiora Jakak

No Comments

Hori da umorea. maisu! liburua osatzen duten ipuinek Txinako errealitateari eta gizarteari buruzko arazoez hitz egiten dute. Maialen Marinek, liburu honen itzultzailetako bat, uste du irakurlea gehien harrituko duena idazlearen estiloa izango dela. Berak esan bezala, liburua magiaz, ironiaz eta umorez beteta dago.

Itzulpena txineratik abiatuta egin dute baina frantses eta ingelesezko bertsioak  kontuan izan dituzte. Izan ere, itzultzaile batek txineraz daki baina bestea ez. Horregatik, liburuko lau ipuin, txineratik euskaratu dituzte  eta  beste lau ipuinak,  frantseseko bertsiotik abiatuta euskaratu dituzte.

Itzultzaileen ustez,  zailtasun eta zalantza gehien ekarri dieten zatiak,  onomatopeiak, esamoldeak eta  aditzen denborak izan dira. Azkenengo hau izugarri zaila izan da txineraz ez daudelako aditz denborarik.

Seaskaren Lagunak elkartea sortu da

No Comments

Ipar Euskal Herriko ikastolei “Falloux legea” dela eta finantziazio publikoa kendu izanak sekulako asaldadura sortu du Ipar Euskal Herrian. Hori dela eta, Seaskaren Lagunak elkartea sortu izan da, atzo lehen bilkura izan zutelarik Seaskak Kanbon duen egoitzan.

Elkarte berri honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Seaskako diru-laguntza berriak aurkitzea eta bestetik, ihasle ohien eta euren gurasoen arteko erlazioak estutzea.

Patxi Bergarak Kazeta.info web orrialdean aurkeztu zuen iritzi artikulu batean oinarritu ziren elkarte berri honen fundatzaileek elkartea sortzeko. Bertan, gure ardura den euskara defendatu behar dugula eta euskara maite dugun guztiok bideari ekin behar diogula esaten zuen. Patxi Bergararen artikulua irakurrita, Xipri Arbelbide kazetari helenetarrak “Seaskaren Lagunak” sortzeko beharra ikusi zuen.

Seaskako lehendakari Paxkal Indok jada martxan dagoen egitasmoa bultzatzeko dei egin die herritarrei.

Euskaraz eginiko antzerkia sustatzeko zirkuitua

No Comments

Antzerkizale zirkuitua berriro jarriko da martxan Ehaze Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen eskutik. Lehengo urtean hasi zen egitasmo hau, antzerkia gure herrietara ekartzeko asmoz eta, batik bat, euskal antzerkia sustatzearen helburuarekin eta urte honetan berriro errepikatzeko asmoa dauka elkarteak.
Usurbil, Añorga eta Lasarte-Oria  dira zirkuituan sarturako herriak. Lehengo ostiralean,Usurbilen, Patxi Santamariaren Aktibo toxikoa krisi ekonomikoari buruzko bakarrizketa komikoarekin, eman zitzaion hasiera egitasmoari. Amaiera, ordea, abenduaren 13an da, Markinako Abarka antzerki taldearen Biba zorrien izurritea lanarekin. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean eskainiko dute obra, 22:00etan.

Emanaldien prezioa 5 eurokoa da, eta 3 euro, berriz, Ehazeko bazkideentzat.

Tresna-barrara saltatu