“Informerrak” EHUra heldu dira

No Comments

“Zure unibertsitateko, enpresako edo hiriko norbaiti zeozer esan nahi al diozu? Orain Informerraren bitartez egin dezakezu” Honela dio duela ia urte bat Universitat Autònoma de Barcelonan sortu zen Informer fenomenoaren leloak.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan bakarrik Facebook web orrialdean 12.000 jarraitzaile baino gehiago dituen mugimendu honek duela 8 hilabete (gutxi gorabehera) Euskal Herriko Unibertsitatera heldu zen arren, orain hasi da indarra hartzen Leioako kanpuseko ikasle batzuek sortu duten Twitterreko perfilari esker.

Egunero freskatu egiten den perfil honetan, zure zaletasun berak dituen pertsonari, autobusean ikusi duzun neska xarmangarriari edo klasean topatzen duzun eta oraindik ezer esatera ausartzen ez zaren mutil perfektuari mezuak bidali ahal dizkiezu era pribatu batean.

Arabako kanpuseko ikasleok gara fenomeno hau Euskal Herrian jarraitzen ez dugun bakarrak; izan ere, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, Sarrikok, Leioako kanpusak, Donostiako kanpusak eta baita Deustuk ere badute informer bat.

 

Hona hemen Euskal Herriko informerrak dituzten Twitter kontuak:

https://twitter.com/InformerEHU

https://twitter.com/InformerDeusto

https://twitter.com/InformerETSIB

https://twitter.com/informersarriko

https://twitter.com/InformerDonost1

 

Euskarazko hitzak azeleratuz

No Comments

Bost urte betetzen ditu gaur Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko eta Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleak sortutako Gaurko Hitza blogak. Egunero euskarazko hitz bat aukeratzen du Goñik bere blogean ezartzeko  eta dagoeneko 1.825 hitz inguru jarri ditu bost urte hauetan.

Gaurko Hitza blogaren bosgarren urteurrena ospatzeko, gorputzeko edozein ataletan hitz bat idatzi eta Twitter bidez partekatzea proposatu du  Goñik. Irakurle askok bat egin dute proposamenarekin, eta ehun hitzetik gora jaso ditu gorputzean idatziak. Oso argazki originalak jaso ditu, gainera.

Goñik berak aukeratutako edo jendeak proposatutako hitz baten azalpenak eta erabilerak ematen ditu egunero. Horrez gain, hitz hori beste hizkuntzetan nola esaten den eta hitzaren sinonimoak ere ematen ditu, irudiekin lagunduta. «Duela hilabete batzuk, audioa ere sartzen hasi nintzen», azaldu du Goñik.

Asteburuetan gauza bereziak egiten ditu blogean. Hainbat larunbatetan euskal abestietatik ateratako hitzak jarri ditu blogean. Abestia bera ere jartzen zuen hainbat hutsunerekin, jolas moduan hutsune horiek betetzeko.

Blogaren bidez, euskarazko hitzak sare sozialetan mugitzea lortzen du. Goñiren esanetan, komunitate bat sortzen da, eta hitzaren inguruan elkarrizketa bat izaten da. Zenbait jarraitzailek egunero zabaltzen dituzte hitzak leku batean eta bestean, eta pixkanaka hitz hori sare sozialetan zabalduz joaten da.

Unai Iturriaga nagusitu da Elizondoko finalaurrekoan

No Comments

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da Elizondon azaroaren 23an. Bertako bertsolari guztien artetik Unai Iturriaga izan da irabazle geratu dena. Hala ere, sailkapen honetan gailendu bada ere, orokorrean Amets Arzallusen eta Beñat Gaztelumendiren atzetik jarri da.

Abenduaren 15ean, aipatutako hiru bertsolari hauek nahiz beste hamabostek finala jokatuko dute Barakaldoko BECen.

Horrez gain, gaur, igandeak 14, azkenaurreneko finalaurrekoa jokatu da arratsaldeko 17:30ean. Topaketa  Donostiako Gaska kiroldegian izan da eta partaideak Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin izan dira.

Berria

Tresna-barrara saltatu