Euskarazko hitzak azeleratuz

No Comments

Bost urte betetzen ditu gaur Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko eta Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleak sortutako Gaurko Hitza blogak. Egunero euskarazko hitz bat aukeratzen du Goñik bere blogean ezartzeko  eta dagoeneko 1.825 hitz inguru jarri ditu bost urte hauetan.

Gaurko Hitza blogaren bosgarren urteurrena ospatzeko, gorputzeko edozein ataletan hitz bat idatzi eta Twitter bidez partekatzea proposatu du  Goñik. Irakurle askok bat egin dute proposamenarekin, eta ehun hitzetik gora jaso ditu gorputzean idatziak. Oso argazki originalak jaso ditu, gainera.

Goñik berak aukeratutako edo jendeak proposatutako hitz baten azalpenak eta erabilerak ematen ditu egunero. Horrez gain, hitz hori beste hizkuntzetan nola esaten den eta hitzaren sinonimoak ere ematen ditu, irudiekin lagunduta. «Duela hilabete batzuk, audioa ere sartzen hasi nintzen», azaldu du Goñik.

Asteburuetan gauza bereziak egiten ditu blogean. Hainbat larunbatetan euskal abestietatik ateratako hitzak jarri ditu blogean. Abestia bera ere jartzen zuen hainbat hutsunerekin, jolas moduan hutsune horiek betetzeko.

Blogaren bidez, euskarazko hitzak sare sozialetan mugitzea lortzen du. Goñiren esanetan, komunitate bat sortzen da, eta hitzaren inguruan elkarrizketa bat izaten da. Zenbait jarraitzailek egunero zabaltzen dituzte hitzak leku batean eta bestean, eta pixkanaka hitz hori sare sozialetan zabalduz joaten da.

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu