“Informerrak” EHUra heldu dira

No Comments

“Zure unibertsitateko, enpresako edo hiriko norbaiti zeozer esan nahi al diozu? Orain Informerraren bitartez egin dezakezu” Honela dio duela ia urte bat Universitat Autònoma de Barcelonan sortu zen Informer fenomenoaren leloak.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan bakarrik Facebook web orrialdean 12.000 jarraitzaile baino gehiago dituen mugimendu honek duela 8 hilabete (gutxi gorabehera) Euskal Herriko Unibertsitatera heldu zen arren, orain hasi da indarra hartzen Leioako kanpuseko ikasle batzuek sortu duten Twitterreko perfilari esker.

Egunero freskatu egiten den perfil honetan, zure zaletasun berak dituen pertsonari, autobusean ikusi duzun neska xarmangarriari edo klasean topatzen duzun eta oraindik ezer esatera ausartzen ez zaren mutil perfektuari mezuak bidali ahal dizkiezu era pribatu batean.

Arabako kanpuseko ikasleok gara fenomeno hau Euskal Herrian jarraitzen ez dugun bakarrak; izan ere, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, Sarrikok, Leioako kanpusak, Donostiako kanpusak eta baita Deustuk ere badute informer bat.

 

Hona hemen Euskal Herriko informerrak dituzten Twitter kontuak:

https://twitter.com/InformerEHU

https://twitter.com/InformerDeusto

https://twitter.com/InformerETSIB

https://twitter.com/informersarriko

https://twitter.com/InformerDonost1

 

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu