Hizkuntza gutxituen ituna berresteko, konstituzioa aldatzea proposatu du PSk

No Comments

 

Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berresteko, lege konstituzional baterako proposamena aztertuko du Frantziak urtarrilean. Horrela jakinarazi du Jean Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak, Bretainian. Diputatu sozialista talde batek konstituzioa aldatzeko proposamena aurkeztu zuen abenduaren 10ean, nagusiki Bretainiako diputatuek bultzaturik. Eztabaidarako data ez da zehaztu oraindik, baina urtarrilaren 22an izan daiteke.

Euskalgintzako eragileek zuhurtziaz hartu dute berria. Batetik, Frantziako Parlamentuan eztabaidarako aurkeztu diren testuetan ez da lege konstituzionalaren testua ageri. Bigarrenik, prozedurak berak bideragarri edo ezinezko bihur dezake onarpena.

Fernando Madina Reincidenteseko abeslaria aske geratu da kargurik gabe

No Comments

Estatu Batuetan atxilotu zuten Fernando Madina errugabetzat jo du epaileak. Hiru egun kartzelan egon ondoren Miamiko epaileak auzia itxi du, delitu zentzurik ikusi gabe. Reincidenteseko abeslariak 500 dolarreko bermea ordaindu eta gero Miami Hotelera joan da etxera bueltatzeko hegazkinaren zain.

Madina Miamin atxilotu zutenean Reincidentes taldea  Quitorantz bideratzen ziren, beraien biran Aniversario diskoa aurkezteko. Hala ere, bertan bera utzi behar izan zen 30. urteurrena ospatzeko bira Madinaren atxiloketa dela eta.

Arzallus txapeldun

No Comments

13.500 bertsozalez betetako Bilbao Exhibition Center aretoan Amets Arzallusek irabazi du gaur jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 1737,5  puntu eskuratu dituelarik, Arzallusek duela 4 urte txapeldunorde izanaren arantza kendu du. 1.686,5 punturekin Maialen Lujanbio bigarren izan da eta 1.164 punturekin hirugarren Igor Elortza.

Hona hemen BECen jokatu den finalako puntuazioak:

Amets Arzallus: 1737,5 puntu.

Maialen Lujanbio: 1686,5 puntu.

Igor Elortza: 1164 puntu.

Aitor Mendiluze: 1155 puntu.

Aitor Sarriegi: 1106 puntu.

Unai Iturriaga: 1099 puntu.

Beñat Gaztelumendi: 1099 puntu.

Sustrai Colina: 1082,5 puntu.

 

Game of language blogetik Amets zoriondu nahi dugu. ZORIONAK TXAPELDUN!

120.000 bisitari Durangoko Azokan

No Comments

Pasa den larunbatean abenduro ospatzen den Durangoko Azokak duela urte batzuk zuen bisitarien marka hautsi zuen. 120.000 pertsona baino gehiagok igaro dira azokari hasiera eman zenetik Landako Gunetik.

Durangoko Azoka supera su récord de 120.000 visitantes

Musika eta argitaratzaileen sektoreko ordezkariek “oso positiboki” baloratu dute Durangoko Azokako 48. edizio hau. Kontuan hartu behar da krisia dela eta aurten bisitari kopurua murriztea espero zela. Hala ere, azokako egun desberdinetarako ekintza desberdinak (hala nola kontzertuak; diska, liburu eta bestelakoen sinadurak..) antolatu izana prezioen jaitsierarekin batera marka berri hau posible egin dutela esan behar da.

Euskarazko antzerkigintzaren aldeko aldarria, Nafarroan

No Comments

Euskal antzerkigintza nahiko baztertua dagoela esan daiteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baina Nafarroan are okerragoa dela dio Josu Camara Ehazeko lehendakariak. Hala ere, honi aurre egiteko ospatuko da Antzerkizale Egunak-ren laugarren ekitaldia.

2010ean Bizkaiko Mungia herrian hasi zen ekitaldi honen edizio berria Nafarroan ospatuko da, Berriozarren, Abenduaren 13an eta 14an.

Ekitaldia abenduaren 13an, 17:30ean, Berriozarko kulturgunean egingo den mahai inguruarekin hasiko da.Programatzaileak eta aktoreak, profesional nahiz amateur, bilduko dira elkarrizketarako. 14an izango da, ordea, egitasmoaren mamia jasango duen eguna; hala nola, hainbat testuren irakurketa dramatizatuak, Txikiren bakarrizketak, Izaskun Mujikaren ipuin kontaketa haurrentzat…

Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute

No Comments

Euskarazko lehen filmaren kopia aurkitu du Jose Martinezek, EHUko ikerlaria, bere tesia egiten ari zela. Parisko etxe batean zegoen orain arte ilunpean zegoen film hau. Soinurik izan ez arren, baieztatua izan da bere garaian ikusi zutenengandik euskarazkoa zela.

Gure Sor Lekua, filmaren izenburua, Andre Madre jeneralak sortua da. 1956koa izanik, lehen euskal pelikulatzat hartzen da, Gotzon Elortzak 1959tik 1962ra bitartean filmatu zituen lau dokumentalen ondoren.

Ordu eta erdiko iraupena dauka. Bere helburua diasporan (beraien lurraldea uztera behartuak dauden taldea) zabaltzea zen, hauen herrimina arintzeko asmoarekin. Gaur egun, ikerketa daraman taldeak soinuaren kopia bat aurkitzeko itxaropena daukate.

Zinegim euskarazko zinemaren jaialdian pelikula honen bertsio labur bat argitara ematea espero da. Jaialdia Hazparnen egingo da, abenduaren 20an.

Filma ikusteko esteka: http://berria.info/berriatb/1966/

D eredua Nafarroan

No Comments

 

 Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen aurkako kanpainak, ordea, beste bide batetik eraman ditu irakasleen eta gurasoen arteko solasaldiak, azken egunotan. Izan ere, joan den astean D ereduko 28 eskola ikertu, eta 1.652 irakasle zelatatu zituen Guardia Zibilak; ondorioztatu zuten lau irakasletik bat “etazalea” zela. Ikerketa horren harira, Nafarroako Parlamentuak berak adierazpen instituzionala onartu du aste honetan, euskaraz aritzen diren irakasleen jarduna babesteko. Bilduk, Aralar-NaBaik, Geroa Baik, Ezkerrak eta PSNk adierazpen horren alde bozkatu dute. UPNk eta PPNk, berriz, kontra.

Haien seme-alabek D ereduan  jasotzen duten arretarekin eta heziketarekin pozik daude gurasoak. Horixe nabarmendu dute denek, eta mezu hori zabaldu nahi izan dute, azken erasoen aurrean.

“Familia handi baten gisakoa da ikastetxe hau; hori da hemen dugun giroa”, esan du Marta Moralesek, Amaiur ikastetxeko ikasle baten gurasoa. Bat egin du Elena Sanchezek Moralesekin. Eta gehiago erran du: “Mojen ikastetxe batean ikasi nuen nik, eta han bai, han saiatzen ziren ideiak inposatzen; itunpeko ikastetxe erlijiosoen lana, ordea, inork ez du zalantzan jartzen; zergatik?”, galdetu du. “Ematen du euskararen kontra egiteko edozerk balio duela”, erantzun dio Perezek.

 

Tresna-barrara saltatu