Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute

No Comments

Euskarazko lehen filmaren kopia aurkitu du Jose Martinezek, EHUko ikerlaria, bere tesia egiten ari zela. Parisko etxe batean zegoen orain arte ilunpean zegoen film hau. Soinurik izan ez arren, baieztatua izan da bere garaian ikusi zutenengandik euskarazkoa zela.

Gure Sor Lekua, filmaren izenburua, Andre Madre jeneralak sortua da. 1956koa izanik, lehen euskal pelikulatzat hartzen da, Gotzon Elortzak 1959tik 1962ra bitartean filmatu zituen lau dokumentalen ondoren.

Ordu eta erdiko iraupena dauka. Bere helburua diasporan (beraien lurraldea uztera behartuak dauden taldea) zabaltzea zen, hauen herrimina arintzeko asmoarekin. Gaur egun, ikerketa daraman taldeak soinuaren kopia bat aurkitzeko itxaropena daukate.

Zinegim euskarazko zinemaren jaialdian pelikula honen bertsio labur bat argitara ematea espero da. Jaialdia Hazparnen egingo da, abenduaren 20an.

Filma ikusteko esteka: http://berria.info/berriatb/1966/

D eredua Nafarroan

No Comments

 

¬†Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen aurkako kanpainak, ordea, beste bide batetik eraman ditu irakasleen eta gurasoen arteko solasaldiak, azken egunotan. Izan ere, joan den astean D ereduko 28 eskola ikertu, eta 1.652 irakasle zelatatu zituen Guardia Zibilak; ondorioztatu zuten lau irakasletik bat “etazalea” zela. Ikerketa horren harira, Nafarroako Parlamentuak berak adierazpen instituzionala onartu du aste honetan, euskaraz aritzen diren irakasleen jarduna babesteko. Bilduk, Aralar-NaBaik, Geroa Baik, Ezkerrak eta PSNk adierazpen horren alde bozkatu dute. UPNk eta PPNk, berriz, kontra.

Haien seme-alabek D ereduan  jasotzen duten arretarekin eta heziketarekin pozik daude gurasoak. Horixe nabarmendu dute denek, eta mezu hori zabaldu nahi izan dute, azken erasoen aurrean.

“Familia handi baten gisakoa da ikastetxe hau; hori da hemen dugun giroa”, esan du Marta Moralesek, Amaiur ikastetxeko ikasle baten gurasoa. Bat egin du Elena Sanchezek Moralesekin. Eta gehiago erran du: “Mojen ikastetxe batean ikasi nuen nik, eta han bai, han saiatzen ziren ideiak inposatzen; itunpeko ikastetxe erlijiosoen lana, ordea, inork ez du zalantzan jartzen; zergatik?”, galdetu du. “Ematen du euskararen kontra egiteko edozerk balio duela”, erantzun dio Perezek.

 

Tresna-barrara saltatu