D eredua Nafarroan

No Comments

 

 Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen aurkako kanpainak, ordea, beste bide batetik eraman ditu irakasleen eta gurasoen arteko solasaldiak, azken egunotan. Izan ere, joan den astean D ereduko 28 eskola ikertu, eta 1.652 irakasle zelatatu zituen Guardia Zibilak; ondorioztatu zuten lau irakasletik bat “etazalea” zela. Ikerketa horren harira, Nafarroako Parlamentuak berak adierazpen instituzionala onartu du aste honetan, euskaraz aritzen diren irakasleen jarduna babesteko. Bilduk, Aralar-NaBaik, Geroa Baik, Ezkerrak eta PSNk adierazpen horren alde bozkatu dute. UPNk eta PPNk, berriz, kontra.

Haien seme-alabek D ereduan  jasotzen duten arretarekin eta heziketarekin pozik daude gurasoak. Horixe nabarmendu dute denek, eta mezu hori zabaldu nahi izan dute, azken erasoen aurrean.

“Familia handi baten gisakoa da ikastetxe hau; hori da hemen dugun giroa”, esan du Marta Moralesek, Amaiur ikastetxeko ikasle baten gurasoa. Bat egin du Elena Sanchezek Moralesekin. Eta gehiago erran du: “Mojen ikastetxe batean ikasi nuen nik, eta han bai, han saiatzen ziren ideiak inposatzen; itunpeko ikastetxe erlijiosoen lana, ordea, inork ez du zalantzan jartzen; zergatik?”, galdetu du. “Ematen du euskararen kontra egiteko edozerk balio duela”, erantzun dio Perezek.

 

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu