Hizkuntza gutxituen ituna berresteko, konstituzioa aldatzea proposatu du PSk

No Comments

 

Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berresteko, lege konstituzional baterako proposamena aztertuko du Frantziak urtarrilean. Horrela jakinarazi du Jean Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak, Bretainian. Diputatu sozialista talde batek konstituzioa aldatzeko proposamena aurkeztu zuen abenduaren 10ean, nagusiki Bretainiako diputatuek bultzaturik. Eztabaidarako data ez da zehaztu oraindik, baina urtarrilaren 22an izan daiteke.

Euskalgintzako eragileek zuhurtziaz hartu dute berria. Batetik, Frantziako Parlamentuan eztabaidarako aurkeztu diren testuetan ez da lege konstituzionalaren testua ageri. Bigarrenik, prozedurak berak bideragarri edo ezinezko bihur dezake onarpena.

Fernando Madina Reincidenteseko abeslaria aske geratu da kargurik gabe

No Comments

Estatu Batuetan atxilotu zuten Fernando Madina errugabetzat jo du epaileak. Hiru egun kartzelan egon ondoren Miamiko epaileak auzia itxi du, delitu zentzurik ikusi gabe. Reincidenteseko abeslariak 500 dolarreko bermea ordaindu eta gero Miami Hotelera joan da etxera bueltatzeko hegazkinaren zain.

Madina Miamin atxilotu zutenean Reincidentes taldea  Quitorantz bideratzen ziren, beraien biran Aniversario diskoa aurkezteko. Hala ere, bertan bera utzi behar izan zen 30. urteurrena ospatzeko bira Madinaren atxiloketa dela eta.

Arzallus txapeldun

No Comments

13.500 bertsozalez betetako Bilbao Exhibition Center aretoan Amets Arzallusek irabazi du gaur jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 1737,5  puntu eskuratu dituelarik, Arzallusek duela 4 urte txapeldunorde izanaren arantza kendu du. 1.686,5 punturekin Maialen Lujanbio bigarren izan da eta 1.164 punturekin hirugarren Igor Elortza.

Hona hemen BECen jokatu den finalako puntuazioak:

Amets Arzallus: 1737,5 puntu.

Maialen Lujanbio: 1686,5 puntu.

Igor Elortza: 1164 puntu.

Aitor Mendiluze: 1155 puntu.

Aitor Sarriegi: 1106 puntu.

Unai Iturriaga: 1099 puntu.

Beñat Gaztelumendi: 1099 puntu.

Sustrai Colina: 1082,5 puntu.

 

Game of language blogetik Amets zoriondu nahi dugu. ZORIONAK TXAPELDUN!

Tresna-barrara saltatu