«Euskarari ofizialtasuna eman ezean, hizkuntza politika seriorik ez da»

No Comments

Ezaguna da Ipar Euskal Herrian dagoen arazoa ikasketen inguruan. Oraingo honetan Paue eta Aturrialdeko Unibertsitateko (PAU) irakasleak, Ur Apalategik, hartzen du lekukoa beraien egoeraren berri ematerakoan. Gaia, aldiz, Frantziako Gobernuak egingo duen erreforma berria da.

Arauketa berri honek unibertsitateen autonomia bultzaraztea du helburu, baina aldaketa hauek onura baino, buruko min gehiago sortuko ditu Euskal Ikasketeei. Euskarak Frantziak daukan ofizialtasun ezak nahiz, zentzu orokor batean mintzatuz, ikasketak hauek duten postu txikia beste ikestekin alderatuta dira arazooen sustraiak besteak beste.

Honek guztiak eragina dauka Euskararen mailan unibertsitatearen arloan, baita bestelakoetan ere, eta ondrioz, etorkizuna kolokan gera daiteke gaur egun egiten diren erabakien arabera.

 

Berria

2013/11/03

Bilboko II. Berbagune arrakastatsua

No Comments

Pasa den ostegunean Bilboko II. Berbagunea antolatu zuten Berbalagunek Bilboko Alondegian. Euskararen erabilera sustatzea eta euskara ikasten ari direnen artean elkarren artean euskaraz mintzatzera animatzea izan ziren ekitaldi honen helburu nagusiak.

Iaz ospatutako lehenengo Berbaguneak izan zuen arrakasta ikusita, aurten 400 eserleku gehiagorentzako lekua egin zuten antolatzaileek, totalean 1600 lagun bilduz. 400 pertsonako 4 txanda antolatu zituzten, bai goizez eta arratsaldez, eta euskara nagusi izan zen egun osoan zehar.

Txanda bakoitza 20 minutuko hiru saiotan banatu zituzten, eta lehenagoz zehaztutako gai bati buruzko iritziak trukatu zituzten. Saio aldaketekin batera, gaien eta mahaien aldaketa ere egiten zen, berbalagun berriak topatuz.

 

“Euskadi, Galicia y Cataluña por el impulso de las lenguas cooficiales”

No Comments

Iturria

(2013/10/15)

Euskadiko Gobernuak, Galiziako Xuntak eta Kataluniako Generalitateak bilkura bat izan dute Santiago de Compostelan (Galizia) izaera lingustikoko Protokoloaren ondorioz, hiru gobernuen artean sinatu zena 2007an.

Bertan, gobernuen ordezkariak (Patxi Baztarrika, Xesús Vázquez eta Ester Franquesa), beste gai btazuen artean, Hizkuntza Gutxituen Europar Gutuna betearazteaz eta NPLDaren (Network to Promote Linguistic Diversity) berrikusketaz arduratu dira. Horrela, hizkuntza bakoitzaren promozioak eta proiektuak bultzatuz.

Newer Entries

Tresna-barrara saltatu