Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute

No Comments

Euskarazko lehen filmaren kopia aurkitu du Jose Martinezek, EHUko ikerlaria, bere tesia egiten ari zela. Parisko etxe batean zegoen orain arte ilunpean zegoen film hau. Soinurik izan ez arren, baieztatua izan da bere garaian ikusi zutenengandik euskarazkoa zela.

Gure Sor Lekua, filmaren izenburua, Andre Madre jeneralak sortua da. 1956koa izanik, lehen euskal pelikulatzat hartzen da, Gotzon Elortzak 1959tik 1962ra bitartean filmatu zituen lau dokumentalen ondoren.

Ordu eta erdiko iraupena dauka. Bere helburua diasporan (beraien lurraldea uztera behartuak dauden taldea) zabaltzea zen, hauen herrimina arintzeko asmoarekin. Gaur egun, ikerketa daraman taldeak soinuaren kopia bat aurkitzeko itxaropena daukate.

Zinegim euskarazko zinemaren jaialdian pelikula honen bertsio labur bat argitara ematea espero da. Jaialdia Hazparnen egingo da, abenduaren 20an.

Filma ikusteko esteka: http://berria.info/berriatb/1966/

Euskaraz eginiko antzerkia sustatzeko zirkuitua

No Comments

Antzerkizale zirkuitua berriro jarriko da martxan Ehaze Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen eskutik. Lehengo urtean hasi zen egitasmo hau, antzerkia gure herrietara ekartzeko asmoz eta, batik bat, euskal antzerkia sustatzearen helburuarekin eta urte honetan berriro errepikatzeko asmoa dauka elkarteak.
Usurbil, Añorga eta Lasarte-Oria  dira zirkuituan sarturako herriak. Lehengo ostiralean,Usurbilen, Patxi Santamariaren Aktibo toxikoa krisi ekonomikoari buruzko bakarrizketa komikoarekin, eman zitzaion hasiera egitasmoari. Amaiera, ordea, abenduaren 13an da, Markinako Abarka antzerki taldearen Biba zorrien izurritea lanarekin. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean eskainiko dute obra, 22:00etan.

Emanaldien prezioa 5 eurokoa da, eta 3 euro, berriz, Ehazeko bazkideentzat.

Game of Bones

No Comments

George RR Martin-en A Song of Ice and Fire bilduman oinarritutako Game of Thrones telesail arrakastatsuan oinarritutako X bertsioa edo bertsio pornoa zuzendu du Lee Roy Meyer-k.

Pertsonaia nagusien artean Cersei, Jaime eta Tyrion Lannister, Robb eta Eddard Stark, Margaery Tyrell, Daenerys Targaryen, Jorah Mormont, Varys eta Joffrey Baratheon agertzen dira besteak beste. Bitxikeria bezala aipatu behar da bertsio honetan Joffrey-ren papera egiten duena ez dela mutila, adin nagusiko neska gazte bat baizik.

Game of Bones egin baino lehen, Lee Roy Meyer-k Buffy the Vampire Slayer eta The Big Lebowskiren X bertsioak ere zuzendu zituen.

Hona hemen Game of Bonesen trailerra:

http://www.youtube.com/watch?v=UfNm9ND_u7w

Tresna-barrara saltatu