Unai Iturriaga nagusitu da Elizondoko finalaurrekoan

No Comments

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da Elizondon azaroaren 23an. Bertako bertsolari guztien artetik Unai Iturriaga izan da irabazle geratu dena. Hala ere, sailkapen honetan gailendu bada ere, orokorrean Amets Arzallusen eta Beñat Gaztelumendiren atzetik jarri da.

Abenduaren 15ean, aipatutako hiru bertsolari hauek nahiz beste hamabostek finala jokatuko dute Barakaldoko BECen.

Horrez gain, gaur, igandeak 14, azkenaurreneko finalaurrekoa jokatu da arratsaldeko 17:30ean. Topaketa  Donostiako Gaska kiroldegian izan da eta partaideak Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin izan dira.

Berria

Bihotz

No Comments

Ken Zazpi musika taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabaturiko diskako aurrerapen kanta dugu Bihotz. Sentimenduz beteriko proiektu hau Azaroaren 8an aurkeztu egingo dute eta jada 5 zuzeneko emanaldien datak badakizkigu.

Bihotz – Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Hona hemen aurreikusi diren zuzeneko emanaldien datak:

Abenduak 3: Donostia (Kursaal Auditorioa)

Abenduak 4: Iruñea (Baluarte Auditorioa)

Abenduak 5: Bilbo (Euskalduna Jauregia)

Abenduak 12: Gasteiz (Principal Antzokia)

Abenduak 13: Donibane Lohitzune (Jai Alai)

Bilbo, Donostia eta Gasteizko kontzerturako sarrerak Kutxabanken salgai egongo dira, Iruñeako emanaldirako sarrerak aldiz, Ticketmaster web orrialdean.

Tresna-barrara saltatu