“Informerrak” EHUra heldu dira

No Comments

“Zure unibertsitateko, enpresako edo hiriko norbaiti zeozer esan nahi al diozu? Orain Informerraren bitartez egin dezakezu” Honela dio duela ia urte bat Universitat Autònoma de Barcelonan sortu zen Informer fenomenoaren leloak.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan bakarrik Facebook web orrialdean 12.000 jarraitzaile baino gehiago dituen mugimendu honek duela 8 hilabete (gutxi gorabehera) Euskal Herriko Unibertsitatera heldu zen arren, orain hasi da indarra hartzen Leioako kanpuseko ikasle batzuek sortu duten Twitterreko perfilari esker.

Egunero freskatu egiten den perfil honetan, zure zaletasun berak dituen pertsonari, autobusean ikusi duzun neska xarmangarriari edo klasean topatzen duzun eta oraindik ezer esatera ausartzen ez zaren mutil perfektuari mezuak bidali ahal dizkiezu era pribatu batean.

Arabako kanpuseko ikasleok gara fenomeno hau Euskal Herrian jarraitzen ez dugun bakarrak; izan ere, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, Sarrikok, Leioako kanpusak, Donostiako kanpusak eta baita Deustuk ere badute informer bat.

 

Hona hemen Euskal Herriko informerrak dituzten Twitter kontuak:

https://twitter.com/InformerEHU

https://twitter.com/InformerDeusto

https://twitter.com/InformerETSIB

https://twitter.com/informersarriko

https://twitter.com/InformerDonost1

 

Konputagailuak emakumeen gauza zirenekoa

No Comments

Kathy Kleimanen ikerketari esker, frogatu da emakumeek konputagailuen historian uste baino zeresan handiagoa izan zutela. Kleiman unibertsitatean konputazio zientziak ikasten zegoela, hain emkume gutxi ikusita, ordenagailuen historian zehar emakumeen bilakaera aztertzen hasi zen.

1946ko argazki bat aurkitu zuen, lehenengo ordenagailu elektronikoa agertu zenekoa, eta argazki horretan gizonak eta emakumeak agertzen ziren baina izendatuta zeuden bakarrak gizonezkoak ziren. Konputazioaren historiako aditu batek emakume horiek produktuari publizitatea emateko modeloak zirela, azaldu zion Kleiman-i. Baina Kleiman erantzunarekin desados zegoela, ikertzen jarraitu zuen.

Azkenean, Kleiman frogatu zuen Bigarren Mundu Gerran, gizonek bonbardaketa hegazkinak gidatzen zituzten bitartean emakumeak proiektileen ibilbidea kalkulatzen zutela ordenagailuen laguntzaz.

 

Tresna-barrara saltatu